"HITZA euskara batu errazean sartu da etxe askotara"
HITZAren sorrerak zelan eragin du euskararen normalizaziorako bidean?
Euskararen normalizazioan nahitaezkoak izan dira hedabide idatziak, eta zentzu horretan, HITZA euskara batu errazean sartu da etxe askotara, eta hori oso positiboa da.
Zelan deskribatuko zenuke HITZAk egiten duen ekarpena?
Ekarpen nagusia albiste mota da, tokian tokiko irakurleentzat interes zuzena duten jakingarriak eskaintzea. Argitalpen handiagoetan tokirik izango ez luketen berri horien bidez, batetik, balioa ematen die herrietako ekimenei, eta bestetik, arazoen eta kezken bozgorailu lez jokatzen du.