"Herriko albisteak jakiteko leihoa da HITZA"
Zelan gogoratzen duzu HITZAren sorrera?
Lekeition batzorde bat genuen horretan genbiltzanak, eta oso pozik hartu genuen HITZAren etorrera. Herriko albisteak euskaraz irakurri ahal izatea egunero, gauza handia zen.
Zelan deskribatuko zenuke HITZAk egiten duen ekarpena?
Gaur egun Berriagaz batera jasotzen dut HITZA. Lehenengo HITZA barrutik atera eta irakurtzen dut, alboko herrietako kontuak ere garrantzitsuak diren arren, norbere herriko albisteak jakiteko leihoa delako HITZA.