Palestinarekiko elkartasunak ez du etenik Lekeition
Herriok Tinko taldeak hitzaldia antolatu du eguenean [azaroak 16] 19:00etan, Azkue aretoan.
Israelgo Estatuak ez du etenik jarri Palestinar herriari setiatzeari, eta, era berean, Euskal Herriko eta Lea-Artibaiko herrietan ez du etenik palestinarrekiko elkartasuna adierazpenak. Joan den astean babesa erakusteko elkarretaratzea osatu eta gero, orain Herriok Tinko taldeak hitzaldia antolatu du. Hitzordua eguenean [azaroak 16] 19:00etan da, Lekeitioko kultur etxeko Azkue aretoan. Bertan izango da Taher Ali, Euskal Herrian bizi den palestinarra eta Al Yudur mugimenduko kidea: Palestinako gaur egungo egoerari buruz hitz egingo du.
Herriok Tinko taldetik esan dute orain arteko ekimen guztiak bakarrik ez, aurrerantzean ere lanean jarraituko dutela. “Palestinaren askatasun osoaren alde, Palestinak gidatutako baina mundu mailakoa den BDZ (boikota, desinbertsioak, zigorrak) kanpainarekin bat eginez, eta Israel onartu eta Israelekin harreman ekonomikoak dituzten interes ekonomiko eta instituzionalak salatuz”. Adibidez, nabarmendu dute zapatuan [azaroak 11] Gora Palestinar Erresistentzia lelopean Bilbon egindako manifestazioa.