Gaur [azaroak 14] aurkeztu dute kanpaina berria euskaldun arrazalizatuen inguruko aurreiritziak gainditzeko deia eginez. Euskarak “kolore asko” dituela eta azalaren “kolorea askotarikoa izan arren herritar horiek guztiak euskaldunak” direla gogoratu nahi du.
Alex Goitiak eta Thibault Basquek, 15-13 eta 15-12koagaz, garaipen aparta lortu dute Erik Mendizabalen eta David Minviellen aurka, Eusko Label Winter Seriesko hirugarren jardunaldiari dagokion A multzoko partiduan.
Herritarren erantzuna paregabea izan da eta goi goitik ospatuta geratu da zapatuko [azaroak 11] Ondarroako Erain Kipuliai Eguna. Antolatzaileek eskerrak eman dizkiete laguntza eman eta parte hartu duten herritarrei.
Azaroaren 24an eta 25ean herriko janari denden aurrean egingo dira bilketak. Laguntza eskatu diete herritarrei.
Gaur gaurkoz 25 lagunentzako zerbitzua eskaintzeko ahalmena du egoitzak eta egunero 20 erabiltzaile inguru hartzen ditu.
Herriok Tinko taldeak hitzaldia antolatu du eguenean [azaroak 16] 19:00etan, Azkue aretoan.
Argazkiak modu digitalean aurkeztu behar dira. Erakusketa osatuko da parte hartzaileen lanekin.