Santa Zezili ospakizunak musikaz beteko ditu kaleak
Ondarroan, Mutrikun, Markina-Xemeinen, Ispasterren eta Lekeition emango dira emanaldiak.
Santa Zezilia eguna azaroaren 22an bada ere, musikariekin eta musikagaz gozatzeko hitzorduak bihar bertan hasiko dira Lea-Artibai eta Mutrikun. Beste behin ere, herrietako kaleak doinuz eta giro alaiz jantziko dira. “Musikarientzako Santa Zezili eguna herritarrentzako Gabonak bezalakoak dira, batez ere gure artean elkartzeko eta ondo pasatzeko egun bat da, familia bat gara azkenean”, azaldu du Urtzi Iriondo Lekeitioko Musika Bandako zuzendariak.
Mutrikun zapatuan [azaroak 17] emango diote hasiera lehen emanaldiekin. Ohi bezala, herriko Musika Bandak kontzertua eskainiko du. Lekeition ere, oraindik Santa Zezili eguna izan ez arren, asteburua baliatuko dute kontzertua egiteko musika bandakoek. Zapatuan [azaroak 18] 12:00etan Nautika aurrean elkartuko dira. Urtero hasten dute denboraldia kontzertu horrekin, baina aurten Irailekoak Poesia Jardunaldiarekin hasi zuten eta ondoren bandaren 156. urteurrena ospatuz. “Kanta zerrenda klasiko baten aldeko apustua egin dugu, estilo desberdinak ukituz, paso doble klasikoekin hasiko gara, baina Michael Jacksonen abestiekin amaituko dugu gazteagoak ere guregana erakartzeko”. Musikaia musika eskolako txistuko ikasleak, Itxaropena txistu taldearen kolaborazioagaz, kalejira egingo dute arratsaldeko 18:00tatik Aurrera. Musika eskolatik aterako dira eta kalez kale ariko dira. Musika eskolaren 10. urteurreneko hirugarren ekintza izango da.
Markina-Xemeinen eta Ondarroan askotarikoa eta egun askokoa da egitaraua. Tarinek, adibidez, estilo desberdinetako kontzertuak emango ditu eta kostaldean kalejirak ere egingo dituzte.
Egitaraua:
- Ispaster.
- Azaroak 21. 17:30. Trikiti eta pandero ikasleen kalejira, eta ostean, kopaua. Euria egongo balitz, probalekuan.
- Lekeitio.
- Azaroak 18. 12:00. Musika bandaren Santa Zezilia kontzertua, Nautika aurrean.
- Azaroak 23. 18:00. Musikaia musika eskolako txistu ikasleen eta Itxaropena taldeko txistularien kalejira. Musika eskolatik atera eta kalez kale ariko dira.
- Markina-Xemein
- Azaroak 22.
- 15:00. Tarine udal musika musika eskolaren eskutik, Tarine Brass kontzertua.
20:00. Tarine udal musika musika eskolaren eskutik, Tametzona konboak.
- 15:00. Tarine udal musika musika eskolaren eskutik, Tarine Brass kontzertua.
- Azaroak 23.
- 17:45. Tarine udal musika musika eskolaren eskutik, trikipand kontzertua.
- Azaroak 25.
- 19:30. Xemeingo gazte ahots abesbatzaren kontzertua.
- Azaroak 26.
- 11:30. Emeki koralaren kontzertua, San Roke egoitzan.
- 13:00. Emeki koralaren kontzertua, kalez kale.
- Azaroak 22.
- Mutriku
- Azaroak 18.
- 13:00. Musika Bandaren Santa Zeziliako kontzertua, Zabiel plazan. Eguraldi txarra izanez gero, Zabiel Kultur Etxeko Ganbaran.
- Azaroak 18.
- Ondarroa
- Azaroak 20.
- 17:30. Santa Zezili ospakizuna. Kalejira herrian zehar. Eguraldi txarragaz Berdura plazan.
- 19:30. Orkestra, Alaiko parean. Eguraldi txarragaz Berdura plazan.
- Azaroak 22.
- 17:00. Musikalean, plaza gainean. Eguraldi txarragaz Berdura plazan.
- Azaroak 24.
- 16:30. Akordeoi, trikitilari eta pandero joleen kalejira. Eguraldi txarragaz Berdura plazan.
- Azaroak 25.
- 20:00. Santa Zeziliko ohiko kontzertu parrokian, udalak antolatuta.
- Azaroak 26.
- 13:00. Kresala bandaren kalejira kalerik kale.
- Azaroak 20.