Aurten herriaren burujabetzaren lorpena ospatu beharrean Euskal Herrian mugimendu feministak antolatu duen grebara batuko dira.
Gorka eta Iban Muniozguren anaiek eta Leila Ortizek egiten duten ahuntz gaztak irabazi du Euskal herriko Gazta Onenaren saria. Eta bigarren urtez jarraian, ahuntz gazta onenaren saria ere jaso dute.
2023ko udazkeneko kanpainagaz, 10 urte bete ditu Errigorak. 14.000 saskitik gora banatuko dituzte hurrengo egunotan, eta Nafarroa erdialdeko nahiz hegoaldeko euskalgintzak 18.500 euroko hauspoa jasoko du. Lea-Artibain eta Mutrikun, 474 saski banatuko dituzte.
Martxoaren 14tik 24ra Irunen hasi eta Baionan amaituko da 23. Korrika. 'Harro Herri' lelopean, Azterketak Euskaraz kolektiboa omenduko du.
Ondarroako Berdintasun sailak Etxelilagaz elkarlanean egindako lanketaren emaitza da Indarkeria Matxistaren Kontrako Nazioarteko Egunaren harira osatutako egitaraua.
Eskualdeko puntistek, Espainiako Selekzioagaz jokatuz, 22 urtez azpikoen Munduko Txapelketa lehiatuko dute, hilaren 21a eta 27a bitartean, Mexikon
Azaroko udalbatzan onartu dute EH Bilduren aldeko botoekin eta EAJren abstentzioagaz.
Astelehenean [azaroak 20], 18:30ean, Juan Blanco Pillado fisikariak eskainiko du saioa Kofradia Zaharrean.
Ondarroan, Mutrikun, Markina-Xemeinen, Ispasterren eta Lekeition emango dira emanaldiak.