Euskararen Eguneko danborradan izena emateko aukera dago
Ekimena Hondar Ahua guraso elkarteak antolatu du, eta izen ematea zabalik dago martitzenera [azaroak 21] arte. Entseguak azaroaren 23an, 28an, 30ean eta abenduaren 1ean egingo dituzte.
Danborrada euskararen alde ekimena antolatu dute Ondarroan, eta abenduaren 3an egingo dute, 13:00etan, Zaldupetik abiatuta. “Euskarak batzen gaituelako animatu denok. Jantzi zure arrantzale arropak eta etorri Euskararen aldeko danborradara!”.
Aurretiaz entseguak egingo dituztela zehaztu dute; azaroaren 23an, 28an, 30ean eta abenduaren 1ean. Aurten, txanda bakarra egongo da: 16:15etik 17:00etara.
Izena ematea zabalik dago azaroaren 21era arte. Interesa dutenek hainbat bide dituzte apuntatzeko: Ondarroako Udalaren 94-683 36 68 zenbakira deituta, Turismo Bulegora edo Hondar Ahuaren izen emate orrian.
Eskertza. Zaldupetik abiatuko da danborrada eta Itsasaurren amaituko da, bertan, urteroko eskertza egingo dute; aurten, Manuelistak izango dira omenduak.