Iñaki Garabilla eta Ane Meabe, Lea Ibarrako egutegi lehiaketako sarituak
Garabillak aurkeztutako 'Eskaintza' lanak jaso du epaimahaiaren saria eta Meabek aurkeztutako 'Ortuariaren ostadarra' lanak, berriz, ikusleen saria.
Lea Ibarreko Udal Mankomunazgoak 2024ko egutegia osatzeko lehiaketa abiatu zuen ‘mila kolore’ gaia abiapuntu hartuta. Argazkiak atera eta bidaltzeko erronka jarriz herritarren artean; 16 izan dira aurkeztu diren argazkilariak eta horiek 46 lan desberdin aurkeztu dituzte.
Aurkeztutakoen artean epaimahaiak ‘Eskaintza’ Iñaki Garabillaren lana saritu du. Baina ez da saritu bakarra izan, ohi legez, ikusleen saria ere eman dute eta ‘Ortuariaren ostadarra’ Ane Meaberen lana izan da aukeratua.