Kalitatezko hezkuntza publikoa aldarrikatu dute Aulestin
Aulestiko Hezkuntza Mahaiak deialdi bateratua egin zuen barikuan [azaroak 17] Publikoa da bidea! lelopean Euskal Eskola Publikoa babestu eta aldarrikatzeko. 16:00etan batu ziren eskolan eta argazki bateratu atera zuten.
Irakasle, guraso, ume eta herritarrak elkartu ziren Urregarai eskolan kalitatezko hezkuntza publikoa aldarrikatzeko. “Pribatizazioan sakondu nahi duten hezkuntza-politiken aurrean, eskola publikoa erdigunean jartzen duensistema nahi dugu, hezkuntza unibertsala, inklusiboa, euskalduna, feminista, laikoa, hurbila, doakoa eta kalitatezkoa”.