Markina-Xemeingo Beti Jai elkarteak anaitasun ospakizuna egingo du
Izen ematea eguaztenetik [azaroak 22] barikura [azaroak 24] izango da, Beti Jai elkartean, 17:00etatik 19:00etara.
Abenduaren 9rako egitarau ezin hobea prestatu du Markina-Xemeingo Beti Jai jubilatuen elkarteak, bazkideen anaitasun ospakizuna, hain zuzen ere. Eguaztenean [azaroak 22] zabalduko dute izen ematea, eta barikura [azaroak 24] arte eman ahalko da izena, Beti Jai Elkartean, 17:00etatik 19:00etara. 37 euroren truke autobusa, Gernikara edo SantimamiƱera bisita gidatua eta bazkaria egingo dute bazkideek.
10:00etan irtengo da autobusa Markina-Xemeingo autobus geltokitik, eta izena emateagaz batera aukeratu beharko dute eguna pasatzera joan nahi dutenek Gernikako Bakearen Museoa edo SantimamiƱe bisitatu nahi duten. Bisiten ostean, 14:00etan bazkaltzeko ordua iritsiko zaie bazkideei. Kortezubiko Lezika jatetxean dastatuko dituzte beso iberikoa, etxeko entsalada berezia eta etxeko kroketak, hasteko. Jarraian, Ondarroako legatza plantxan eta entrekota jango dituzte, eta bazkariagaz ezin hobeto amaitzeko etxeko txokolatezko tarta jango dute.