Markina-Xemeingo Lagunkoia taldeak herritarren iritziak entzun nahi ditu
Galdetegi baten bitartez herritarren iritziak eta ekarpenak jaso nahi dituzte. Azaroaren 30era arte bete ahalko da.
Markina-Xemein gertukoagoa, irisgarriagoa eta integratzaileagoa izan dadin herriko Lagunkoia taldekoek galdetegi bat prestatu dute herritarren iritziak eta ekarpenak jasotzeko asmoz. Azaroaren 30a da galdetegia betetzeko azken eguna, esteka honetan. Horrez gain, Udaletxean eta Beti Jai elkartearen egoitzan ere eskuragarri dago galdetegia, paperean egin nahi izanez gero.
Denetariko galderen erantzunak batu nahi dituzte galdetegiarekin, horregatik, herria nolakoa den galdetzeaz gain, borondatezko lanean eta elkartegintzan parte hartzen duten edo parte hartu nahiko luketen, harreman sareak eta gizarte laguntza gertu sentitzen dituzten edo ez, aisialdirako jarduerak zer-nolakoak diren eta gizarte eta osasun zerbitzuen funtzionamendua nolakoa den galdetu dituzte, esaterako.