Markina-Xemeingo Udalak Urbitarte kalean pibote gehiago jarri eta lurreko marra horiak berriro margotu ditu. Horren bitartez, inguru horretan autoek aparkatzea ekidin nahi dute. Adierazi dute neurri hau hartu behar izan dutela autobus, kamioi eta bestelako ibilgailu handiek zailtasunak edukitzen dituztelako bertatik igarotzeko, autoak bazterretan egoten direnean. Horrez gain, gogorarazi nahi izan dute orain ere arte ez dela baimenduta inguru horretan aparkatzea.
Argazkia: Markina-Xemeingo Udala.