Iderraga kaleko ur parkea berrizten hasi dira, eta lehenengo pausuagaz amaitu dute ia: lurzorua kentzea. Horregaz amaitutakoan, espazioa zein egoeratan dagoen aztertu, eta aurrera begira egin beharreko lanak erabakiko dituzte. Datorren udaberrirako gunea prest egotea espero dute.
Argazkia: Markina-Xemeingo Udala.