Saturrarango hondakin bilketan izena emateko aukera zabalik dago
Domekan [azaroak 26] egingo da Itsas Zaintza Sarean antolatutako bilketa.
Itsas hondakin bilketa egingo da zapatuan [azaroa 26] Saturraran hondartzan, ingurumenaren kontzientzia eta itsas ingurunearen babesa sustatzea helburu duen Etorkizun osasuntsu baten alde itsas hondakin bilketa ekimenaren baitan.
Bilketa 11:00etan hasiko da eta parte hartu nahi dutenek aldez aurretik izena eman behar dute, horretarako bi bide jarri dituzte; 619 81 42 25 telefonora deituta edo info@mater.eus posta elektronikora mezua bidaliz.
Itsas Zaintza Sareak Gipuzkoako Foru Aldundiarekin elkarlanean egindako ekimena da eta Hondakinen Prebentziorako Europako Astearen baitan kokatzen da. Hain zuzen ere, Gizpuzkoako hainbat ibai arrotan egingo dira bilketak, tartean, Saturraranenen eta inguruko itsas agenteekin elkarlanean egingo dira.