Puntistak lehia bizian aritzeko prest
Markina-Xemeingo Zesta Punta Eskolak antolatuta, bihar [azaroak 24] hasi eta urtarrilaren 6ra arte Gabon Saria jokatuko dute neskek, gazteek eta nagusiek. Finalaurrekoetan Johan eta Ibarluzearen eta Olharanen eta Zabalaren aurka lehiatu beharko dute nagusiek.
Profesionalez gain, ez dira gutxi zesta-puntan aritzen dire ume, gaztetxo eta nagusiak ere, eta Markina-Xemeingo Zesta Punta Eskolak inguruko puntistak elkartu, eta Gabon Saria antolatu du.
Bihar [azaroak 24] hasiko da txapelketa Markina-Xemeingo Uni Frontoian, 17:00etan, kadeteen lau partida eta nagusien bi partidarekin. Kadeteetan Mendik eta Oinatzek jokatuko dute Astelarraren eta Bereauren aurka; Jokinek eta Kirmenek, berriz, Denisen eta Ekizaren aurka; Txanton eta Txaparro arituko dira Martin eta Xubanen aurka eta Erkiaga eta Peru, Egiguren eta Aratzen kontra. Nagusietan berriz, Celayak eta Bailok aurrez aurre edukiko dituzte Javier eta Elkoro eta Arbek eta Manzik berriz, Goitia eta Salegi.
Hiru kategoriatan sailkatuta jokatuko dituzte partidak: neskena, gazteena eta nagusiena. Nesken kategorian bi talde bereizi dituzte. A taldean Helenak eta Araik, Ihartek eta Olaiak eta Maitek eta Fridak jokatuko dute. B taldean, berriz, Elaia eta Maialen, Lur eta Eneritz eta Erika eta Alize izango dira puntistak.
Gazteen A taldean arituko dira Txanton eta Txaparro, Martin eta Xuban, Jokin eta Kirmen eta Denis eta Ekiza. B taldean, berriz, Erkiaga eta Peru, Egiguren eta Aratz, Mendi eta Oinatz eta Astelarra eta Bereau.
Bai nesken eta bai gazteen kategorietan, partida guztiak jokatu ostean, finalerdietan A taldeko lehenengo bikote sailkatuak B taldeko bigarren bikote sailkatuaren aurka jokatuko du, eta B taldeko lehenengo sailkatuak, berriz, A taldeko bigarrenaren aurka. Bi partidetako irabazleen artean erabakiko da nesken eta gazteen kategorietako irabazleak nortzuk diren.
Nagusietan berriz, lau aurrelarik eta lau atzelarik jokatuko dute, denek denen aurka. Partida guztiak jokatu ostean, bi aurrelari eta bi atzelari onenek finalaurrekoak jokatuko dituzte. Aurrelarietan Goitia, Arbe, Celaya eta Javier arituko dira, eta atzelarietan berriz, Salegi, Elkoro, Bailo eta Manci.
Hurrengo partidak ere 17:00etan izango dira abenduaren 1ean, 6an, 15ean eta 20an izango dira. Lehenengo finalaurrekoen txanda gabonen atarian izango da, abenduaren 22an, eta bigarren finalaurrekoa berriz, abenduaren 30ean jokatuko dute. Finalaurrekoetan nagusien sailkapeneko lehenengo aurrelari eta atzelarien aurka jokatzeko zain egongo dira Johan eta Ibarluzea, eta sailkapeneko bigarrenen aurka berriz, Olharanek eta Zabalak jokatuko dute, bigarren finalaurrekoan. Partida guztien ostean, urtarrilaren 6an jokatuko dira “final handiak”.
Finalerdietarako eta finalerako sarrerak aurrerago jarriko dituzte salgai, gainontzeko partida guztiak doan izango dira.