Beste urte batez, askotariko jarduerez bete dituzte herrietako egitarauak. Udaletatik eta eragileetatik kaleak aldarrikapenez betetzeko deia luzatu diete herritarrei.
Sistema kapitalista, heteropatriarkatu eta arrazistaren ondorioz emakumeek pairatzen dituzten indarkeria matxistak salatu eta bizitza libreak aldarrikatzeko eguna izango da zapatukoa.
Markina-Xemeingo Zesta Punta Eskolak antolatuta, bihar [azaroak 24] hasi eta urtarrilaren 6ra arte Gabon Saria jokatuko dute neskek, gazteek eta nagusiek. Finalaurrekoetan Johan eta Ibarluzearen eta Olharanen eta Zabalaren aurka lehiatu beharko dute nagusiek.
Ibilbidean pilatutako hamaika dominek baieztatzen dute Gorozikako harrijasotzailearen maila. Gorabeherak tartean, geldialdi luzeari amaiera eman dio eta plazetara bueltatu da: «Hemen nago»
Egungo txapelduna den Nerea Ibarzabal Salegi markina-xemeindarrak, Josune Aramendi Perez markina-xemeindarrak eta Aissa Intxausti Aburruza lekeitiarrak Lemoako finalaurrekoa jokatuko dute zapatu honetan (sarrerak agortuta daude). Bertan erabakita geratuko da zortzi finalisten zerrenda.
Gaur [azaroak 23], 19:00etatik 20:00etara egingo dute, Azkue aretoan.
Okerra Crew taldeak musikaz beteko du zapatuan [azaroak 25] kulturgunea. Mice eta Kadira taldeak igoko dira oholtzara 21:30eatik aurrera. Sarrerak 8 eurotan daude salgai Uhagonen, Buztarrin, Sakrisen eta Ulemotxen.