Bi urrezko domina eta zilarrezko eta brontzezko bana zesta-puntako Munduko 22 urte azpiko Txapelketan
Azaroaren 21ean hasi zen eta zapatuan [azaroak 25] amaitu zen Mexikon 22 urtez azpikoen XI. Munduko Txapelketa, eta bertan aritu dira Lea-Artibai nahiz Mutrikuko sei pilotari.
Azaroaren 21ean hasi zen eta zapatuan [azaroak 25] amaitu zen Mexikon 22 urtez azpikoen XI. Munduko Txapelketa, eta bertan aritu dira Lea-Artibai nahiz Mutrikuko sei pilotari, Espainiako Selekzioak deituta. Lanak amaituta, guztira bi urrezko domina, zilarrezko bat eta brontzezko bat eskuratuta, eta beraz, bai gizonezkoen eta bai emakumezkoen 54 metroko frontoiko txapelketa irabazita itzuliko dira etxera eskualdeko puntistak.
Emakumezkoetan urrezko eta zilarrezko dominak ziurtatuta jokatu zuten partida eskualdeko puntistek, izan ere, Erika Mugartegi Solozabal eta Arai Lejardi markina-xemeindarrek Eneritz Lizardi Aizpuru mutrikuarraren eta Maite Ortiz de Mendibil arabarraren aurka jokatu zuten. Bi bikoteak partidarik galdu barik barik iritsi ziren finalera. Bi jokoak irabazita, 15-7 eta 15-9, Mugartegik eta Lejardik eskuratu zuten urrezko domina, eta Lizardik eta Ortiz de Mendibilek berriz, zilarrezkoa.
Gizonezkoetan ere urrezko domina eskuratu zuten EƱaut Urreisti Astigarraga mutrikuarrak eta Gorka Mugartegi Atain markina-xemeindarrak. Benetrix eta Capparus frantziarren aurka jokatu zuten Urreistik eta Mugartegik, eta bi set irabazita eta bat galduta, bigarren postuan utzi zituzten puntista frantziarrak. Brontzezko domina ere eskualdera ekarri du Ortzi Aldazabal Argoitia berriatuarrak, Gonzalo Agirre zumaiarragaz batera, bi setak irabazi ostean. Multzokako fasean, euskal puntisten arteko lehian, Urreistik eta Mugartegik Aldazabal eta Agirre mendean hartu zituzten bi setetan: 15-6 eta 15-6.