'Heldu da hegan egiteko ordua' lanak irabazi du Ondarroako Beldur Barik lehiaketa
Eguenean [azaroak 23] Etxelilan egin zen herri mailako Beldur Barik lehiaketako sari banaketa. Gorka Lersundi eta Intza San Martin, aurtengo hezikidetzako hezitzaileek, aurkeztu zuten ekitaldia.
Heldu da hegan egiteko ordua lanak irabazi du Ondarroako Beldur Barik lehiaketa; 14 urteko neskek osatutako taldeak eskuratu du lehenengo saria: Izaro Bengoetxea, June Arrizabalaga, Olatz Arrasate, Uxue Basaras, Ane Iriondo, Intza Alkorta, June Naberan eta Olatz Naberan.
Bigarren lan saritua Hormak higatu, arrakalak loratu izan da, zehazki, zazpi lagunek osatutako taldeak osatu du lana: Nora Etxaburu, Naroa Badiola, Irati Aranburu, Ekhi Arenaza, Doltza Txakartegi, Izaro OƱederra eta Nerea Laka.
Hirugarren saria, berriz, Errealitatea irauli lanak irabazi du eta talde handia aritu da lanean: Paul Aranzeta, Ernai Badiola, Naia Brenes, Inar Eizagirre, Unai Etxaburu, Amaiur Etxaburu, Aiert Etxaburu, Izar Ibaibarriaga, Rodrigo Jefet, Naia Naberan, Izar Osa Garalde, Haritz Ramos, Aixa Rekalde, Eneko Rey, Anari Romeo, Irati Solabarrieta eta Aiur Alkorta.
Lanak ikusgai daude: