Luis Baraiazarrak 'Markina-Xemein hitz lauz, olerkiz eta bertsoz' liburua aurkeztu du
Pasaden barikuan [azaroak 24] goraino bete zen Markina-Xemeingo udaletxeko bilkura aretoa, Luis Baraiazarra karmeldar eta idazlearen liburu berriaren aurkezpenean. Jaioterria ez, baina bere azken ia 60 urteetako bizitokia oinarritzat hartuz, Markina-Xemein hitz lauz, olerkiz eta bertsoz liburua aurkeztu zuen Baraiazarrak. Bertan egon ziren Iratxe Ibarra eta Joseba Artza bertsolariak eta Andres Urrutia Euskaltzainburua ere.