Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Udala

Maderas de Lekeitioko lurra herriarena izango da berriro

Hilabeteetako negoziazioen ostean, "herrigunearen parekoa" den 200.000 metro karratu inguruko lurzorua berreskuratuko du Lekeitioko Udalak.

Garaia Pagola Urriza
Lekeitio
2023/12/15

Hainbat hilabetetako negoziazioen ostean, Maderas de Lekeitioko lurra berreskuratuko du Lekeitioko Udalak. “Helburua beteta, pozik gaude udalean”.

Udaleko ordezkariek adierazi dute “ezinbesteko erabakia eta apustua” dela Maderas de Lekeitioko lurzorua berreskuratzea, “herriaren etorkizunari begira”. Izan ere, erosiko den lurzoruaren azalera 200.000 metro karratu ingurukoa da, “herrigunearen parekoa”.

Ez da bide samurra izan honainokoa eta negoziazioak ez direla errazak izan nabarmendu dute: “Ekainean Udal Gobernu berria martxan hasi eta lehen egunean bertan jakin genuen bertan behera gelditu zirela Maderas de Lekeitioko lurzorua erosteko negoziazioak. Momentu guztietan eduki dugu mehatxua lurrak kartera handidun norbati, atzerriko inbertsoreren bati, saltzekoa”.

La Caixagaz, lurraren ugazabagaz, negoziazioetan “ahalegin handia eginda”, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen sailetik eskatzen zizkieten ingurumen betekizunak La Caixak bete ditzan lortu dute, eta baita herritarrentzako baldintza ekonomiko onenetan negoziatzea ere: “Eusko Jaurlaritzak maiatzean txosten bat egin zuen, ingurumenari lotutako zein lan egin behar ziren adieraziz. Lan horiek kostu ekonomiko bat dute, eta Udalaren helburua beti izan da lan horiek La Caixak egitea erosketaren aurretik”.

Udalak nabarmendu du alderdi politikoen kontu bat baino gehiago dela, eta horregatik, gaurko [abenduak 15] osoko bilkuran bozkatuko dute lurrak erosteko azken erabakia.

Etorkizuneko erronkak. Azaldu dute lurzoruaren etorkizuna erabakitzerakoan eremu hori arautzen duten legeek diotena kontuan eduki beharko dutela, “batez ere, Lekeitio eta Ispasterko planteamenduei lotutakoak, eta Kostako Legeari edo Ingurumenari lotutakoak. Eta, kontuan izan beharko dira, zelan ez, Lekeitioren beharrizanak eta nahiak”.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.