Mutrikun animalien, artisauen eta elikagaien azoka egon da. 13:30ean ‘Errematu dikea dauan luzeran eta alde hemendik’ lemapean elkarretaratzea egin dute herritarrek. Ziortza-Bolibarren herri bazkariaren ostean play-back saioa eskaini dute umeek eta ondoren Akerbeltz erromeria egon da.
400 korrikalari baino gehiago elkartu ditu aurtengo lasterketak. Lasterketaren amaieran Jesus Mari Urkiza omendu eta Jose Mari Aranbarri 'Egia' eta Martin Iriondoren senideei aipamen berezia egin diete.