Mutrikuko Haur eta Gazteen II. Erakusketa ikusgai dago
'Artea eta Giza Eskubideak' ikusgai egongo da abenduaren 22ra arte. Gaur [abenduak 20] 'Aquí y Allí' dokumentalaren aurkezpena egingo dute Zabielen.
Artea eta Giza Eskubideak Haur eta Gazteen II. Erakusketa ikusgai dago Mutrikuko Zabiel kultur etxean. “Pertsona orok du eskubidea joan eta etorri askerako eta estatu baten lurraldean bizilekua aukeratzeko”.
Mutrikuko Institutuak, Samiela Ikastetxeak eta Goizeko Izarra Ikastolak elkarlanean egindako erakusketa abenduaren 22ra bitartean ikusteko aukera egongo da ondorengo ordutegian: 10:00etatik 13:00etara eta 18:00etatik 20:00etara.
Horrez gain, gaur [abenduak 20] Aquí y Allí dokumentalaren aurkezpena egingo dute 18:00etan, Zabielen. SOS Arrazakeriak egindako dokumentala aurkeztu ondoren solasaldi irekia egongo da protagonista gazteekin.