Arraun Ondarru dokumentalaren hirugarren emanaldia egingo dute
Abenduaren 26an zehaztu dute hitzordua. Arraun Elkartearen ibilbidearen erakusgarri den erakusketa ikusgai egongo da abenduaren 27ra bitartean.
Arraun Ondarru dokumentalaren aurkezpenerako bi saio zehaztu zituen Ondarroa Arraun Elkarteak, lehenengoa gonbidatuentzat, bigarrena, ostera, herritarrentzat. Saioak izandako arrakasta ikusita, beste egun bat zehaztu dute, abenduaren 26an, 20:00etan, Beikozinin. Saiora joan nahi dutenek Turismo Bulegoan jaso behar dituzte sarrerak: dohainik izango dira.
Horrez gain, Ondarroako Arraun Elkartearen 50. urteurrenaren baitan antolatutako erakusketa ere ikusgai dago Alamedako Udal Erakusketa Aretoan, Bide Onera zinemako sarreran eta Artabide 21eko lokalean: abenduaren 27a izango da erakusketaren azkenengo eguna. Ondoren ordutegiak ditu:
- Barikuan 18:00etatik 20:00etara.
- Zapatuan 12:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 20:00etara.
- Domekan 12:00etatik 14:00etara.
- Abenduak 26 [martitzena] eta abenduak 27 [eguaztena]: 12:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 20:00etara.