Beteranoen Eskuz Binakako Trinketeko Txapelketarako izen ematea, zabalik
Abenduaren 29ra arte eman ahalko da izena, 50 euroren truke.
Akarregi Pilota Elkarteak XVIII. Trinketeko Beteranoen Binakako Esku Pilota Txapelketa antolatu du, beste urte batez. Izen ematea abenduaren 29ra arte egongo da zabalik, bikoteko 50 euro ordainduz. Bi bide zabaldu dituzte horretarako: akarregipilota@gmail.com helbidera idatziz edo 674 56 18 00 telefonora deituz. Ligaxka urtarrilaren 7tik otsailaren 18ra jokatuko dute eta finalaurrekoak otsailaren 25etik martxoaren 3ra. Final handia, berriz, martxoaren 24an jokatuko dute. Partidak domekatan jokatuko dituzte, 10:00etatik 14:00etara. Oinarriak eta informazio gehiago Akarregi Elkartearen instagram kontuan.