Markina-Xemein eta Etxebarria arteko errepideko bide bat itxiko dute
Bihartik [urtarrilak 9] barikura [urtarrilak 12] arte itxiko dute bideetako bat, errepideko lanak egin ahal izateko.
Urriaren 18an hasi zituzten Markina-Xemein eta Etxebarria lotuko dituen saihesbideko lanak eta bihar [urtarrilak 9] BI-2636 errepidearen bideetako bat itxita egongo da 09:00etatik aurrera. Barikuan [urtarrilak 12] 17:00etan zabalduko dute bidea normaltasunez. Barikura arte ibilgailuen zirkulazioa semaforo bidez bideratuko dela adierazi dute.
Hasierako fasean, Markina-Xemeindik Etxebarrirako tunelaren zati bat egin dute, eta orain, lanek Etxebarriko aldetik jarraituko dute. Lanak 2026an amaitzea aurreikusten dute, eta lanok eragin ditzaketen eragozpenen aurrean “pazientziaz jokatzeko” eskatu dute.