Markina-Xemeingo udaltzaingoak zerbitzua eskainiko du domeketan ere
Astelehenetik barikura 08:00etatik 22:00etara egongo dira martxan, eta asteburuetan, berriz, 09:00etatik 21:00etara.
Markina- Xemeingo Udalak udaltzain bat gehiago kontratatu du, eta horri esker, Udaltzaingoaren zerbitzua luzatuko dute: domeketan ere herritarren zerbitzura egongo dira.
Ondorioz, ordutegian ere aldaketak egin dituzte: astelehenetik barikura 08:00etatik 22:00etara egongo dira martxan, eta asteburuetan, berriz, 09:00etatik 21:00etara.