Mutriku olatu plantak ekoizpen mugarriak hautsi ditu
Funtzionamendu ordu gehien metatu dituen planta da. Bizkai, Araba eta Gipuzkoa energia undimotrizaren alorrean mundu osoko erreferentzia bilakatzeko funtsezko oinarria izan da Mutrikuko olatuen planta.
Elektrizitatea sortzeko olatuen energia erabiltzen duen Europako lehenengo planta komertziala da Mutrikukoa, mundu mailan aitzindaria da, zehazki, urtetsuena izanik. Aurten beste mugarri bat gainditu du, funtzionamendu ordu gehien metatu dituen planta izanik.
Euskal Energiaren Erakundearen arabera 12 urte eta erdi daramatza olatuen energia plantak etengabe energia garbia sortzen eta plantaren garapena handituz doa: “Hainbat garapen etapa ditu Mutrikuko plantak eta gaur egun arte itsas energiako instalazio berriztagarri batek lortutako produkzio errekorrak gainditu ditu”. Gutxi gorabehera 300.000 KwH sortzen ditu Mutrikuko olatu plantak.
“Mutriku kate begi garrantzitsu bat da OWC teknologiaren ikerketa katean”
Ur Zutabe Oszilatzailea OWC da energia bihurketarako erabilitako teknologia, hala nola, energia elektrikoa ekoizteko olatuen mugimendua aprobetxatzen duten 16 turbina ditu portuko morruan kokatuta, eta “lortutako energia osorik injektatzen da banaketako sare orokorrera, kontsumitua izan dadin”.
Horrez gain, Mutrikun egiten den lanketa garrantzitsua dela aipatu dute itsas zabalean erabiliko diren turbina berrietan hobekuntza teknologikoak aplikatzeko: “Mutriku kate begi garrantzitsu bat da OWC teknologiaren ikerketa katean, eta ikerketa horren ondoriozko hobekuntza teknologikoak turbina berrietan aplikatu ahalko dira ondoren itsas zabalean erabiltzeko, olatuek energia potentzial handiagoa duten ingurunean”.
I+Gko 20 proiektu baino gehiago garatu dira euskal enpresen parte hartzearekin.
Bizkai, Araba eta Gipuzkoa energia undimotrizaren alorrean mundu osoko erreferentzia bilakatzeko funtsezko oinarria izan da Mutrikuko olatuen planta, eta nazioartean lotutako errekonozimenduak bi aldiz ahalbidetu baitu ICO (International Conference on Ocean Energy) biltzarra Bizkai, Araba edo Gipuzkoan antolatzea: “Energia ozeanikoen alorrean mundu osoan dagoen ekitaldi nagusia hona ekarri dugu eta horrekin batera, EWTEC European Wave and Tidal Energy Conference biltzarra ere bai, alor horretako konferentzia akademiko nagusia, Bilboko Ingeniaritzako Goi Eskola Teknikoak antolatuta”.
Europako, Espainiar Estatuko eta Bizkai, Araba eta Gipuzkoako I+Gko 20 proiektu baino gehiago garatu dira euskal enpresen parte hartzearekin eta teknologiaren garapenean aurrera egitearekin batera sakondu egin da hainbat alderdi sozioekonomikori edo teknologia horiek eragin ahalko lituzketen ingurumenaren gaineko presioei buruzko ezagutzan.
Zehaztu dutenez, aurten ere, lanean jarraituko dute BiMEPk teknologia undimotrizen garapena lortzeko, Mutrikuko olatuen energia plantan erabiltzen den hobekuntza espezifikoa bilatzen duen Turbowave proiektuaren bidez.