2024/1/16

Markina-Xemeingo 2024ko aurrekontua iazkoa baino %4,2 handiagoa izango da

Udal ordezkariek adierazi dute hurrengo urteari begira aurrekontuen inguruko parte hartze prozesu zabalagoak martxan jarri nahi dituztela.

'Hil Arte Bizi' egitasmoaren bigarren zatia egingo dute Markina-Xemeinen

Bihar [urtarrilak 17] aurkezpen hitzaldia emango du Nere Erkiaga tanatologoak. Tailerrak urtarrilaren 31n eta otsailaren 7, 14 eta 21ean izango dira.

Eusko Label Winter Series

Hezetasun arazoen ondorioz, bertan behera utzi dute Winter Seriesaren 11. jardunaldia

Olharan-Del Rio eta Erik-Bailo bikoteen arteko partidua lehenengo jokoaren 8 eta 7eko emaitzagaz eten eta atzeratu egin dute. Datorren astelehenean (urtarrilak 22) berrekingo diote partiduari, eta, beraz, bi partidu jokatuko dituzte egun horretan, 11. jardunaldiari eta 12. jardunaldiari dagozkionak.

Mutriku olatu plantak ekoizpen mugarriak hautsi ditu

Funtzionamendu ordu gehien metatu dituen planta da. Bizkai, Araba eta Gipuzkoa energia undimotrizaren alorrean mundu osoko erreferentzia bilakatzeko funtsezko oinarria izan da Mutrikuko olatuen planta.

Geoparkean gidari izateko trebakuntza ikastaroak eskainiko dituzte

Ikastaroa doan izango da eta urtarrilaren 30 izango da horretarako azkenengo eguna. Otsailaren 13an abiatuko dira alde teorikoari buruzko saioak.

Gehiago