Mutrikuko Musika Bandak Nazareno Eguneko kontzertua eskainiko du
Santa Katalina komentuan domekan [urtarrilak 21] 11:00etan izango den mezaren aurretik eta ondoren ere kalejira egingo dute.
Mutrikuko Musika Bandak kontzertua eskainiko du Nazareno Egunean, domekan [urtarrilak 21], 13:00etan, Zabiel Kultur Etxeko ganberan. Horrez gain, ohi bezala, Santa Katalina komentuan 11:00etan izango den mezaren aurretik eta ondoren ere, kalejira egingo dute musika bandakoek Goiko Plazatik hasi eta amaituta.
Aspalditik datorren tradizioari eutsiko diete beste behin, mutrikuarrek, herriko arrantzaleen ohorezko santuaren eguna baita. Herriko nagusienentzat zerbait sakratua da Nazareno Eguna, oso jai garrantzitsua. Kontzertuko ezaugarri nagusiena Mutrikuar abestiak kanta jotzen dituztela izaten da.
Ibai Pastorren zuzendaritzapean hurrengoko programa jarraituko dute musikariek:
- Arraunlariak (Marcelino Amenabar)
- Jugar con fuego (Francisco Asenjo Barbieri)
- L’ Arlésienne, Di Minueto eta Di Farandula (Georges Bizet)
- Mandalorian (Ludwig Goransson)
- The cream of Clapton (Ron Sebregts)
- Mutrikuar abestiak (Iñaki Lekube)