San Blas egunean hitzordua zehaztu du Aulestiko Adineko eta Pentsiodunen Elkarteak
Bazkarira joan nahi dutenek izena eman beharko dute aurretiaz: urtarrilaren 31 izango da azkenengo eguna.
Aulestiko Hirugarren Adineko eta Pentsiodunen Elkarteak hitzordua zehaztu du otsailaren 3an: urteko batzarra, meza eta bazkaria. Goizetik hasi eta arratsaldera arteko egitaraua osatu dute San Blas Egunerako.
Goizean, urteko batzarra egingo dute txokoan, hala nola, egindako gastuen kontaketa, ikasturteko balorazioa eta urte berrira begira ekimen berriei buruzko gorabehera zehaztuko dituztela aurreratu dute. Ostean, hamaiketakoan batuko dira eta 12:00etan San Blas ermitan meza egongo da. Ostean, urteroko bazkaria egingo dute, aurten Oletako Ibaigane Jatetxean. “Urtero egiten dugu bazkari hau, gainera 52-53 lagun inguru batzen gara. Jatetxea aldatzen joaten garen arren, hitzordua finkoa da”.
Bazkarira joan nahi dutenek izena eman beharko dute eta urtarrilaren 31 izango da horretarako azkenengo eguna. Ohiko bideak zehaztu dituzte izena emateko, hala nola, elkarteko bi kideren zenbakiak helarazi dituzte beraiekin harremanetan jartzeko; Elena (600 42 55 04) eta Privato (946 27 92 06).
EGITARAUA
- 10:30. Urteko batzarra, txokoan.
- Jarraian. Hamaiketako kopaua
- 12:00. Meza eta bedeinkazioa, elizatxun.
- 14:00. Urteko bazkaria, Oletako Ibaigane Jatetxean.