Aulestik kintopekoen eta zaldi nagusien Euskadiko Txapelketak hartuko ditu
Zapatuan [urtarrilak 27] kintopekoen txanda izango da; domekan [urtarrilak 28], ostera, zaldi nagusiena.
Aulestiko probalekua punta-puntako zaldi proben habitat izateko prest dago. Datorren asteburuan, izan ere, kintopekoen eta zaldi nagusien Euskadiko Txapelketak lehiatuko dituzte zapatu-domekan, Aulestiko Udalak eta Euskadiko Herri Kirol Federakundeak elkarlanean antolatuta. Zapatuan [urtarrilak 27] kintopekoen txanda izango da; 20:00etan ekingo diote lehiari. Hiru parte-hartzaile ariko dira zein baino zein gehiago: Mungiako Garzia Alabak, Berriatuko Belaustegi eta Ajangizko Txori. Urdulizko Olea ordezkoa izango da.
Domekan [urtarrilak 28], zaldi nagusien txapelketa egongo da jokoan, 18:00etatik aurrera. Zapatuko lehiatik errepikatuko duen partaide bakarra Garzia Alabak izango da. Aurkari sendoak edukiko ditu aurrez aurre: batetik, Nabarnizko Jatetxe Nabarniz; bestetik, Zallako Enkarterri Turf Power. Ordezko legez, Nabarnizko Etxebarria egongo da.