Angel Kareaga Zubizarreta zendu da
Markina-Xemeingo alkatea izan zen 1999 eta 2003 urteen artean. Markina-Xemeingo Udalak eskerrak eman dizkio egindako lanagatik.
Angel Kareaga Zubizarreta zendu da gaur [urtarrilak 25]. Markina-Xemeingo Udala osatzen duten langile guztien izenean eskerrak eman nahi izan dizkiete Kareagari, “herriaren alde egindako lanagatik” eta erakutsitako “konpromisoagatik”. Izan ere, Markina-Xemeingo EAJko alkatea izan zen 1999 eta 2003 urteen artean. Era berean, senide, lagun eta gertukoei doluminak eman dizkiete: “Besarkada bana”.
Markina-Xemeingo EAJk ere esker hitzez agurtu dute Kareaga: “Urte askoz markina-xemeindarron ongizatea eta interesak lehenetsi zituen irmotasun osoz legealdi zail, baina, paregabean. Goian bego, Angel”.
Hilbeila gaur 11:00etatik 13:00etara izango da Berriatuako Gardotza auzoko Lea-Artibai Beilatokian izango da. Hileta, berriz, gaur egingo dute, 18:00etan, Xemeingo elizan.