Lilatoirako autobusa antolatu du Markina-Xemeingo Udalak
Autobuserako eta lasterketarako izen ematea zabalik egongo da martitzenera [urtarrilak 30] arte.
Urteko hitzordu garrantzitsuetako bat bihurtu da Donostiako Lilatoia; aurtengoan, martxoaren 3an egingo dute. Nola ez, asko izango dira eskualdetik ere bertara joango direnak. Hori dela eta, Markina-Xemeingo Udalak autobusa antolatu du. Martxoaren 3an 08:30ean jarri dute irteera ordua, autobu geltokitik, eta 18:30ean itzulerakoa, Donostiatik.
Udalaren bitartez lasterketan izena emateko epea zabalik egongo da martitzenera arte [urtarrilak 30], eta autobusekoa, berriz, plazak bete arte. Lasterketako izen-ematea 14 euroren truke egin daiteke, eta autobusekoa, 7 euroren truke, udaletxeko Berton bulegoan.
Azaldu dutenez, ezingo da autobusean tokia hartu lasterketan izena eman gabe. Horrez gain, kamiseta autobusean jaso ahalko dute hala nahi dutenek.