Markina-Xemeingo Udalak salaketen kanala jarri du martxan
Udalak edo haren erakunderen batek egindako arau hauste, jokaera bidegabe edo jardunbide desegokiak salatu ahal izango dira.
Markina-Xemeingo Udalak salaketen kanala jarri du martxan, udalaren web orrialdean. Zerbitzuaren bidez edozein pertsonak salaketa jarri ahal izango du, udalak edo haren erakunderen batek egindako arau hauste, jokaera bidegabe edo jardunbide desegokirik hautemanez gero.
Zerbituak konfidentzialtasuna bermatzen duela jakinarazi du udalak: “Hala, salaketa egiten duen pertsonak anonimotasuna bermatzeko aukera dauka, komunikazioa modu anonimoan egitea erabakitzen badu”.
Salaketa jartzeko inprimaki bat bete beharko da; egiten den salaketaren bidez herritar guztiek jakinarazi ahal izago dute “detektatu dituen ustezko irregulartasunak”. Udalak salaketak kontuan hartuko dituela nabarmendu du, “baita egindako kudeaketen emaitzak jakinarazi ere”.