Beste urte batez bueltan dira Tarine musika eskolaren ‘Burbuila musikalak’
Gaur [urtarrilak 29] 18:30ean hasiko dituzte kontzertu txikiak Markina-Xemeingo eraikinean.
Urtero legez, prest daude Markina-Xemeingo eta Berriatuko Tarine musika eskolak antolatzen dituen Burbuila musikalak. Entzunaldi txikiak izaten dira, burbuilak bezalakoak, 30 minutuko iraupena izaten dute gutxi gorabehera. Hori bai, asko dira, bi herrietan banatuta.
Hain zuzen ere, gaur [urtarrilak 29] 18:30ean emango diete hasiera piano ikasleen kontzertuagaz, Markina-Xemeingo egoitzan. Otsailaren 9ra arte egingo dituzte emanaldiak eta bertan musika eskolako ikasle guztiek parte hartuko dute lehenengo urtekoak izan ezik, hau da, 7 eta 8 urtekoak. Antolatzaileek aurreratu dute horientzako Tresna Jaia jaialdia egingo dutela maiatz eta ekaina bitartean.
Burbuiletan adin guztietako ikasleek parte hartzen dute, haien instrumentuekin banaka, binaka zein taldeka eman ahal dituzte kontzertuak. “Denok zaudete gonbidatuta eta nola ez txalo zaparradak egitera gure ikasleei”, adierazi dute musika eskolatik.
Burbuila musikalen egutegia:
- Urtarrilak 29, 18:30ean: Pianoa. (Markina-Xemein)
- Urtarrilak 31, 19:00etan: Kantua. (Markina-Xemein)
- Otsailak 2, 17:15ean: Pianoa eta saxofoia. (Markina-Xemein)
- Otsailak 5, 18:15ean: Biolina eta gitarra. (Markina-Xemein)
- Otsailak 5, 18:00etan: Pianoa eta trikitixa. (Berriatua)
- Otsailak 7, 18:00etan: Trikitixa eta bateria. (Markina-Xemein)
- Otsailak 8, 18:00etan: Trikitixa, txistu, G.E, B.E eta gitarra. (Markina-Xemein)
- Otsailak 8, 19:30ean: Pianoa, gitarra eta bateria. (Berriatua)
- Otsailak 9, 18:00etan: Zeharkako txirula, gitarra eta bateria. (Markina-Xemein)