2024/1/29

Markina-Xemeingo Udalaren osoko bilkura. Argazkia: Markina-Xemeingo Udala.

Jakitera eman dituzte Markina-Xemeingo udalbatzarrean hartutako erabakiak

Markina-Xemeingo udalbatzako kideek bi erabaki hartu dituzte aho batez: HAZI Fundazioari lursail baten lagapena onartzea eta Barinagako foru errepidearen zati baten lagapen eskaria onartzea.

Kamiñalde eta Alde Zaharreko goiko kaleetarako sarbide eskaerak bideratzen hasi da udala

Baimen eskaeren erantzunak bideratzen hasiko dira astean. Sarrera kontrolatzeko matrikula irakurgailuak ipini dituzte, baina oraindik ez daude martxan.

Kilin Kala Abesbatzak Bilboko Abesbatzen 49. Astean parte hartu zuen 2023an. Argazkia: Kilin Kala Abesbatza.

Lekeitioko Kilin Kala Abesbatzak Bizkaiko Abesbatzen 50. Astean parte hartuko du

Etzi [urtarrilak 31] 20:00etan eskainiko dute kontzertua Bilboko Begoñako Andra Mariaren Basilikan; sarrera doakoa da.

2.000 kilo janari bildu ditu Ondarroako Yaalah Elkarteak

Herritarren aldetik jasotako babesa eskertu dute. Bildutakoa kanpamenduetara helarazteko, Durangora eramango dute.

Fitur Lea Artibai 2024

Lea-Artibai eta Mutrikuko ordezkariak Fiturren izan dira

Atzo [urtarrilak 28] amaitu zen azoka eta bertako eragileak “pozik” amaitu dute jasotako erantzunagaz.

'GazteTxef Celebrity' bertso saioa antolatu du Markina-Xemeingo Gazte Asanbladak. Argazkia: Markina-Xemeingo Gazte Asanblada.

"Arantxa Tapiak" irabazi du Markina-Xemeingo Gazte Asanbladaren bertso saioa

Antolatzaileak urteroko bertso saioagaz "oso gustura" geratu dira. Euskal Herriko sukaldari onena aurkitzeko helburuagaz aritu ziren, eta Nerea Ibarzabalek (Arantxa Tapia) irabazi zuen saioa.

Beste urte batez bueltan dira Tarine musika eskolaren ‘Burbuila musikalak’

Gaur [urtarrilak 29] 18:30ean hasiko dituzte kontzertu txikiak Markina-Xemeingo eraikinean.

Gehiago