Indarkeria matxistari aurre egiteko proposamen politikoa aurkeztuko du Itaiak
Bi hitzordu zehaztu dituzte: otsailaren 2an Mutrikuko Gaztetxean eta otsailaren 9an Ondarroako Gaztetxean.
Indarkeria matxistari aurre egiteko proposamen politikoa aurkeztuko du Itaiak zapatuan [otsailak 2], 18:30ean, Mutrikuko Gaztetxean. “Denbora luzez daramagu indarkeria matxista lantzen eta salatzen eta biolentzia horri aurre egiteko bide-orri bat da proposamen politiko hau. Izan ere, ezinbesteko egitekoa da indarkeria matxistarekin amaitzea emakume langileon askapena gauzatzeko”.
Proposamenak lau premisa nabarmentzen ditu: emakume langileen babesa antolatzea, erasoen aurrean erantzutea, “indarkeria matxista normalizatzen duen industria kulturala borrokatzea” eta antolakuntza politikoa garatzea eta indartzea.
Datorren astean beste hitzordu bat zehaztu dute aurkezpena egiteko: otsailaren 9an, 18:00etan, Ondarroako Gaztetxean.