Astelehenean [otsailak 5] 09:00etatik 13:00etara egongo da tutorea, erabiltzaileen zalantzak argitzeko.
Erabiltzaileen zalantzak nahiz galderak erantzuteko tutorea egongo da astelehenan [otsailak 5] 09:00etatik 13:00etara Markina-Xemeingo KZgunean, Uhagon Kulturguneko bigarren solairuan. Tutoreagaz egon ahal izateko aurretiaz hartu beharko da ordua, eta bi bide zabaldu dituzte horretarako: www.kzgunea.eus/cita-previa web orrialdean edo 94-506 25 55 telefonora deituz.
Besteak beste, tramite administratiboekin lotutako zalantzak, BakQ-a nola atera eta metapostaren eta nabigazioaren inguruko zalantzak argituko dituzte astelehenean.