"Gustura" egin dute Lekeitioko gazteek mendi martxa
Lekittoko Gaztiak taldeak antolatuta, hiru orduko mendi ibilbidea egin dute 25 gazte inguruk.
Lekittoko Gaztiak taldeak pasaden zapatuan [otsailak 3] egin zuen lehenengoz gazte mendi martxa, eta eguraldi ona lagun, bai parte hartzaileek eta baita antolatzaileak ere “gustura” pasa zuten goiza.
Goizean goiz Eskolapean elkartu ziren 25 gazte inguru, eta Otoion egin zuten lehenengo geldialdia. Handik Ispasterrera jaitsi eta Kurtxiatik bide gorria hartuta, Oletara joan ziren. Ostean hiru gurutzeak egin, eta Lumentza mendia izango zen atzera ere Eskolapera iritsi aurreko azken geldialdia. Hiru orduko ibilbidea “espero baino arinago” egin zuten arren, herrira heldu orduko txosna prestatuta zegoen: “Tortilla, txistorra eta postre moduko zerbait ere eduki genuen saltzen, eta nahikoa jende etorri zen. Bertan eguzkitan egoteko tokia ere bazegoen, eta gustura egon ginen”.