Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Jolastu geugaz!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Jaiak

Zabalik dago taberna eta denden mozorro lehiaketan izena emateko epea

Markina-Xemeingo Udalak eta Hemen Be Bai merkatari elkarteak antolatu dute. Izen ematea zabalik dago eguaztenera [otsailak 7] arte. Gaztetxo eta nagusientzako mozorro lehiaketa ere egingo dute.

Garaia Pagola Urriza
Markina-Xemein
2024/02/05

Aratusteetan ere herriko dendari nahiz tabernariak jaiaren parte izan daitezen Markina-Xemeingo Udalaren eta Hemen Be Bai merkatarien elkarteak elkarlanean mozorro lehiaketa antolatu dute. Taberna eta denden arteko mozorro lehiaketa izango da, eta parte hartzeko beharrezkoa izango da izena ematea eguaztena [otsailak 7] baino lehen, udaletxeko Berton bulegoan.

Bi kategoriatan banatuta emango dituzte sariak: tabernarien saria eta dendarien saria. Batean nahiz bestean, 150 euroko saria irabaziko dute.

Oinarriak. Gaia librea den arren, saria irabazteko hainbat oinarri zehaztu dituzte. Tabernen kasuan atonduta egon beharko dira gutxienez otsailaren 11n egun osoan, eta denden kasuan, erakusleihoa atonduta eduki beharko dute eguenetik [otsailak 8] zapatura [otsailak 10]. Azaldu dutenez, hainbat puntu baloratuko dituzte, besteak beste: dekorazioa, egindako lana, originaltasuna eta jaiaren parte izatea.

Mozorro lehiaketa. Taberna eta denden arteko mozorro lehiaketaz gain, gaztetxoen eta nagusien mozorro lehiaketa ere egingo dute. Bakarka edo binaka aurkezten diren 17 urtetik beherakoen artean hiru sari banatuko dituzte: 50 euroko bonoa, 60koa eta 70ekoa. Taldeka aurkezten direnen artean, berriz, bost sari banatuko dituzte: 50 euro, 60 euro, 80 euro, 100 euro eta 120 euro.

Banaka edo binaka aurkezten diren 18 urtetik gorakoen artean, berriz, 70 euroko bonoa, 80 eurokoa eta 90 eurokoa banatuko dituzte; taldekakoek, berriz, 50 euro, 80 euro, 100 euro , 120 euro eta 150 euro irabazteko aukera edukiko dute. Azaldu dute saria jaso ahal izateko gutxienez goizeko desfilean parte hartu beharko dela, mozorro estatikoak edo arrazoi jakinengatik desfilean parte hartu ezin dutenak salbuetsiz.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.