Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Andraetxeko emakumeak "gogotsu" eta "pozik" daude lehenengo batzarrean hartutako erabakiekin

Barikuan [otsailak 2] Lekeitioko 45 emakume elkartu ziren Andraetxean. Aurretik "erronka asko" dituzten arren, datorrenari heltzeko "gogotsu" amaitu zuten batzarra.

Garaia Pagola Urriza
Lekeitio
2024/02/06

Andraetxeko bazkideek lehenengo elkargunea egin zuten barikuan [otsailak 2]. Urteko helburuak zehazteko gaur egun diren 77 bazkidetatik 45 elkartu ziren bertan, eta “gogotsu” amaitu zuten batzarra: “Erronka asko ditugu aurretik, baina orokorrean pozik gaude batzarraren helburuak bete zirelako”.

Elkargunea egin aurretik galdetegi bat zabaldu zuten bazkideen proposamenak batu eta horren gainean lanketa egiteko. Hori horrela, elkargunean emakumeentzako erreferentziazko espazio bihurtzeko helburua finkatu zuten: “Horrez gain, beste urteko helburuetako bat izango da bazkide gehiago egin eta aniztasuna lortzea, bai adin aldetik eta baita profil aldetik ere”.

Bestalde, bazkideen artean zabaldutako galdetegi horren bitartez urteko formazioei dagokien hiru erabaki hartu zituzten: “Alde batetik, eraso sexisten aurrean egin beharreko kudeaketaren inguruko formazioa behar dugula ondorioztatu genuen. Txandak egiten hasiko gara eta Andraetxera etorri daiteke erasoa jasan duen emakume bat. Gu oraintxe bertan ez gara prest ikusten hori guztia kudeatzeko, eta beraz, erasoak kudeatzearen inguruan formazioa behar dugu”.

Horrez gain, bizikletak konpondu, kotxeko gurpilak aldatu, iturgintzari lotutako lanak, eta mota horretako beste hainbat lan egiteko ere formazioa eskainiko dute. Azkenik, feminismoen inguruko formazioa ere jasoko dute: “Feminismoak, pluralean. Pertsonen inguruko formazio bat jaso nahi dugu. Momentuz Andraetxea izena erabaki da, baina, egia da ‘pertsona feminista’ horren inguruko formazio horrek eragin dezakeela izena aldatzea, baina momentuz Andraetxea utziko dugu, formazioa egin eta beste ondorio batzuetara heldu arte, gutxienez”.

Andraetxeko emakumeek lehenengo elkargunea egin zuten barikuan. Argazkia: Andraetxea.

Andraetxea txiki geratu zitzaien bazkideei. Argazkia: Andraetxea.

Zailtasunak. Hainbat erabaki hartu eta datorrenari heltzeko gogoz dauden arren, Andraetxeko kideek azaldu dutenez zailtasunak ere izan zituzten batzarra aurrera eramateko: “Alde batetik, goiko gelako obra egiteko dagoenez gaur eguneko elkargunea dena txiki geratu zitzaigun. Espero dugu hurrengo elkargunea bertan egin ahal izatea”.

Bestalde, hizkuntzarengatik ere ez zela erraza izan adierazi dute: “Emakume migratzaile asko etorri ziren, eta ez genuen hizkuntza aldetik horrenbesteko aniztasuna espero. Apur bat kaosa egon zen une batzuetan ze momentu berean bost batzar zeuden. Hala ere, oso pozik egon ginen emakume migratzaileak ere herriko emakumeak direlako, eta aurrera begira lantzeko ere beharrizan batzuk irten zirelako, orain arte ez genituenak aurreikusten”.

Aurrera begira. Hurrengo ohiko elkargunea datorren urtean izango den arren, baliteke ekaina inguruan beste ezohiko elkargune bat egitea: “Aste honetan hasiko gara eguaztenetan irekitzen, eta funtzionamendua ondo doan edo ez ikusteko agian ekainean ezohiko batzar bat egingo dugu. Oraingoz, formakuntzak antolatzen hasiko gara, txandak egiten eta elkargunean irteten diren beste ekimen batzuk ere aurrera ateratzen”. Helburua espazioa bazkideen bitartez kudeatzea den arren, herritarrentzat zabalik daudela azaldu dute: “Andraetxera etortzeko gonbidapena egiten diegu herriko emakumeei, honen parte izan nahi dutenei”.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.