Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Ingurumena

Debabarrenan 200 tona hondakin gutxiago jaso dira 2023an

Debabarrenako mankomunitateak gaikako bilketaren beheranzko joera egon dela nabarmendu du. 2024rako erronkak datuak hobetzea eta hondakinen sailkapen egokia egitea dira.

Naia Arantzamendi
Mutriku
2024/02/06

Debabarrena Mankomunitateak  beheranzko joera bat nabarmendu du 2023ko gaikako bilketaren datuetan, baina hondakin zehatz batzuen bilketan goranzko joera argia ikusi da. Hortaz, 2024rako erronkak datuak hobetzeaz gain, bilketa egoki bat egitea izango dira.

200 tona hondakin gutxiago jaso dira gaika Debabarrenan, “jaitsiera leun bat eman da aurreko urtetik hona”, eta azaldu dutenez jaitsiera nabarmenena beiran eman da; 2022an baino 130 tona gutxiago jaso dira. Horrez gain, plastiko gogorraren, txatarraren, gurpilen eta aparailu elektronikoen bilketa ere jaitsi egin da. 

Datuak okerrera egin dute atal batzuetan, baina beste batzuetan, ostera, datuak hobetu egin dira: hondakin organikoek bilketan 100 tona gehiago bildu dira eta kafe kapsulen gaikako bilketa ia bikoitza izan da 2022ko datuekin alderatuta, (7.000 kg batu dira). Hondakin arriskutsuen bilketa ere %15 igo da.

Hortaz, datuak eskuan izanik, 2024rako erronkak finkatu dituzte eta  eskualdeak hondakinen inguruan duen erronka nagusia da gaikako bilketaren tasa hobetzea, “hondakinak modu egokian sailkatzea dagozkien edukiontzietan”. Horretarako, Mankomunitateak “neurri irmoak” hartuko ditu; organikoaren edukiontziak itxiko ditu, arraindegietako hondakinen bilketa berezia martxan jarriko du, bilketa bereziak egingo dira komertzioetan eta ostalaritzan ordutegietara moldatuz, eta sortzen dituzten hondakinen araberako ordainketa sistema ezartzeko analisia eta inplementazioa egingo da industriaguneetan.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.