'Azken galdera amari' aurkeztuko dute Ondarroan
Heriotzaren gaia lantzeko tresna baliagarria izan daitekeen liburua aurkeztuko dute bihar [otsailak 8] Zubi Zahar Herri Ikastolan.
Haurrekin heriotza eta dolua lantzeko hitzordua zehaztu du Zubi Zahar Herri Ikastolak bihar [otsailak 8], 17:00etan; Azken galdera amari liburuaren aurkezpena eskainiko du Manex Beristain azpeitiarrak. “Gertaera erreal batean oinarrituta dago istorioa: Ekain izeneko haurraren eta haren amaren arteko maitasun istorio gordina bezain samurra kontatzen du”.
Liburuak heriotza eta doluaren inguruan lanketa bat egitea du helburu, eta baita, horiek lantzeko baliabideak eskaintzea ere. Aurkezpenean, ostera, kantuak, txotxongiloak, testuak erabiliz jorratzen du gaia Beristainek.
Hortaz, 5 urtetik gorako haurrei zuzendutako ipuina bada ere, heldu batekin lantzean edukia beste modu batera lantzeko aukera ematen du. Hortaz, saioa irekia izango da, heldu nahiz haurrei zuzendutakoa. Ikastolatik zehaztu dutenez haurrak heldu batekin joan beharko dira.