Lekeitioko Uribarren parkeko ate nagusia bi astez itxita egongo da
Santa Elena etorbideko lanen eraginez itxiko dute atea. Gainontzekoak irekita egongo dira.
Santa Elena etorbidean lanak egiten ari da Lekeitioko Udala, eta ondorioz, jakinarazi dute Uribarren parkeko ate nagusia bi astez itxita egongo dela. Azaldu dutenaren arabera, parkeko gainontzeko ateak irekita egongo dira, eta bertatik normaltasunez sartu eta irten ahalko dira herritarrak.