Markina-Xemeingo Udalak eta Uhagon Kulturguneak lau urterako hitzarmena sinatu dute.
Uhagon Kulturgunea bezalako egitasmo batek behar duen “sendotasuna eta ziurtasuna” bermatzeko asmoz, Markina-Xemeingo Udalak eta Uhagonek lau urterako hitzarmena sinatu dute. 2024an hasi eta 2027an amaituko den hitzarmen horrekin udalak adierazi du “kulturaren agerpen anitzen aldeko apustu sendoa” egin duela, herriko gainerako taldeekin elkarlanean, Markina-Xemeinen kultura sustatzen jarraitzeko asmoz.
Argazkia: Markina-Xemeingo Udala.