Mozorro tailerra eskainiko du Xemein Aisialdi Taldeak zapatuan
11:00etatik 12:30era izango da tailerra; parte hartzeko izena eman beharko da Markina-Xemeingo udaletxean.
Denetariko mozorroek hartuko dituzte asteburuan eskualdeko herrietako kaleak. Markina-Xemeingo Udalak, Uhagon Kulturguneak eta Xemein Aisialdi Taldeak (XAT) antolatuta, mozorro tailerra eskainko du XATek zapatuan [otsailak 10] 11:00etatik 12:30era Uhagonen. 8 urtetik gorako umeentzako tailerra izango da, eta toki mugatuak egongo dira. Tailerrean parte hartzeko izena eman beharko da, Markina-Xemeingo udaletxean.
Izen ematea doan den arren, erabiliko duten materiala ahal dutenek etxetik ekar dezaten eskatu dute. Frutaren sareak, kartoizko kaxak (zapata kaxak eta zereal kaxak, esaterako) eta kartoizko tutu gogorrak (aluminio paperarena, film gardenarena edo antzekoena) erabiliko dituzte.