Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Jaiak

Auzo, bazter nahiz kale, mozorro, jai eta kolore

Musika, gastronomia, folklorea eta, batez ere, kolorea izango dira protagonista, aratusteetan. Inauteri desfileak egingo dituzte nonahi, herritarrek mimoz prestatutako mozorroak plazaratuko dituzte.

2023ko Etxebarriko inauterietako mozorro desfilea. Herritarrek iaz ere desfilean erakutsi zituzten euren mozorroak.
Alex Uriarte Atxikallende
Lea-Artibai eta Mutriku
2024/02/09

Negu sasoiko egun grisak kolorez janzteko aldia ailegatu da. Lea-Artibai eta Mutriku herritarrak mozorroak prestatzen ibili ondoren, prest daude horiek jantzi eta kaleei nahiz auzoei kolorea emateko. Han eta hemen, kalejirak, txapelketak edota bestelako ekimenak egingo dituzte hainbat eta hainbat udalerritan. Jai giroa nagusi izango da, eta denetariko egitarauak edukiko dituzte eskuragarri.

[IKUSI EGITARAUA HERRIZ HERRI]

Lekeition, gogotik ospatzen dituzte inauteriak, egun asko eta askotariko ekintzekin. Bihar [otsailak 10], Lekitto Musika Bandako kideek beraien doinuekin girotuko dituzte jaiak, Nautika aurrean. Horrez gain, denetariko adinetako herritarrek mozorro lehiaketan parte hartzeko aukera izango dute, originalena zein izango. Markina-Xemeinen ere mozorrorik onenak lehiaketan sarituak izango dira, baina edukiko dute beste kuriositaterik ere: herriko dendek eta tabernek eurentzat propio diseinatutako txapelketa izango dute. Dendarik eta tabernarik onenarentzako sariak egongo dira. Aulestin, kuadrillen arteko txapelketa egingo dute; Torrezelaitik hasi eta herriko plazan amaituko duten kalejiran ikusi ahalko dira herritarren mozorroak. Bertan, batez ere goizean gozatuko dute herritarrek. Gizaburuagan, pintxo janagaz hasiko dute domeka; eguerdian, Irrikazu diskofestak girotuta, mozorroen pasarela egingo dute.

Hainbat zaporetako jaiak. Txokolate janaldiak eta, batez ere, tostadak izango dira inauterietako oturuntza mahaietan gehien agertuko diren jakiak. Izan ere, tostada lehiaketa herrikoiak egingo dituzte toki ugaritan, dentariko eragileek antolatuta. Etxebarrian, Luhartz erromeriaren zuzeneko musikagaz gorputza mugituko dute herritarrek bihar, eta jarraian indarrak berreskuratzeko elkartuko dira: txokolatea bizkotxoarekin dastatzeko aukera egongo da.

Inauteriak Lea-Artibai egitaraua

Erlazionatutako edukiaLotsak mozorrotuta atera dira herritarrak kalera

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.