Juana Azumendi Aranbarri amorotarrak 100 urte bete ditu
Juana Azumendi Aranbarri amorotarrak pasaden eguenean [otsailak 8] 100 urte bete zituen. Uribarren-Abaroa egoitzan bizi da Mari Nieves bere ahizpagaz batera, eta bertan ospatu zuten urtebetetzea. Bertan egon ziren Asier Arrizabalaga Amorotoko alkatea eta Inma Urrutibeaskoa eta Ainhoa Ansorregi zinegotziak ere. Azumendi zoriontzeko asmoz, udalak lore sorta bat eta pastak eroan zizkien bi ahizpei.