Kirola eta Inauteri giroa uztartu ditu Genuine Ligak
Xabat Ibarloza ondarrutarrak jokatzen duen Athletic Club taldea Geniune Ligako bigarren fasean sartu berri da; pasaden asteburuan Cadizeko Nuevo Mirandilla zelaiak hartu zuen faseko lehenengo jardunaldia. Hogeita bi taldek parte hartu zuten asteburu osoan aurrera eraman ziren partida nahiz jai giroan. “Asteburu osoan zehazki, kirola eta laguntasuna izan dira nagusi txapelketan parte hartzen duten guztien artean”, zehaztu dute taldetik.
Athleticek hiru partida jokatu zituen: Cordoba CF, Tarragona Club Gimnastic eta Levante UD EDIren aurka. “Beste behin ere, talde teknikoak, Genuine peñak, jokalariak eta Cadizera joandako ikusleen babesagaz, 120 puntu Fair Play lortu zituen taldeak”. Bigarren fasea Coruñan borobilduko dute martxoatren 15eko asteburuan.
Kirolaz gain, aisialdirako tartea ere izan zuten, mozorro-lehiaketa bat antolatu baitzuen Cadizeko taldeak eta jai giroa ez zen falta izan. Horrez gain, ibilbide turistiko batean ere parte hartu zuten Cadizeko alde zaharrean zehar.