Kamiñazpiko goiko aldean kanpoko igogailua egiteko proiektua berriz aterako da lizitaziora, lehiaketaren baldintzak hobetuko ditu udalak eta berriro ere lizitaziora ateratzeko prozesua hasiko du. Lanak zuzentzeko lehiaketa 2023ko abenduan atera zuen udalak, baina “ez da interesaturik aurkeztu”.
“Ezustekoa izan da enpresa interesaturik ez agertzea, albiste penagarria. Zoritxarrez, gertatu ohi den gauza bat da, interes ekonomikoa handiko asmoarekin normalean”, adierazi du Irina Alkorta Bedialauneta hirigintza zinegotziak. Hala ere, igogailua egitea agintaldiko lehentasunetako bat dela zehaztu dute, hortaz, baldintzak aldatuko dira, “enpresa eraikitzaileentzat interesgarriagoa izatea esperoz”.
703.446,98 euroko aurrekontua zuen hutsik geratu den lanen lizitazioak, eta 53.000 eurokoa, ostera, lanen zuzendaritzako arloak. Orain, bi eskaintzak hobetuko dituztela argitu dute eta baldintzak ere malgutu egingo dituztela. Datozen hilabeteetan aterako da berriz. “Lanean jarraituko dugu nahi baino atzerapen handiagoa daukan eta bizilagunentzat hain funtsezkoa den igogailu hau egin arte”.